XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leif bere lagunekin untziratzen da.

Untzikideen artean Tirkir izeneko alemaniar bat dago.

Urrengo idazkera ere untzi-kronika bat bezain zehatza da.

Itsas zabalera jo, eta Mendebaldean lehenengo lurra aurkitzen dute.

Ertzera abiatzen dira, aingura bota, eta txalupa bat itsasoratzen.

Lehorreratu, eta ez dute inon belarrik ikusten.

Han goian, lurraldearen barnean, glaziar haundiak hedatzen dira, eta glaziarretatik itsasora lur guztiak harri lau baten itxura du.

Toki hori antzua dela pentsatzen dute.

Orduan Leif-ek esaten du: Guk ez dugu Biarnik bezala egin, lehorreratu bait gara.

Nik eremu honi ematen diot Helluland izena - Harri lauen Lurraldea.

Gero, berriz itsas zabalera jotzen dute eta beste bigarren lurralde bat aurkitzen. Lehorreratzen dira.

Eskualde ordoki eta zuhaitsua da.

Leif-ek esaten du: bere lurren bereiztasunaren arabera, lurralde honentzat izen bat aukeratzen dut.

Nik deitzen diot Markland - Basoen Lurraldea ".